Aviso de Privacidad

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en basa a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas)

Para más información consulta la Política de cookies

carrito shopping_cart
vista

VISITA GUIADA EN INGLES

FAMILIAS. CUENTOS CON HISTORIA

LOS SONIDOS DE LA ANTIGÜEDAD

LOS SONIDOS DE LA ANTIGÜEDAD

Conciertos de órgano realejo

teatro

EUKALYPTUS

Hau ez da baso bat.
Hamen lurra karratua da.
Hamen ilarakosatzen doguz.
Hamen gatxa da gauzak sustratitik moztea.
Hamen, eta hor, eta han.
Hau monolaborantza da. gure bizi-eredua, paisaian islatua.
Euskalytus esatea etekin esatea da.
Euskalyptus esatea errekin esatea da.
Euskalyptus esatea berrekin esatea da.
euskalyptus esatea gutaz aritzea da.
Eroan nazazu basora, eta esango deutsut norena dan, eta zer haziko dan gu falta garenean.
Eta zu, zerk sutzen zaitu?

"Eukalyptus" proiektuari esker, Jon Ander Urresti bermeotar sortzaileak 2022ko Durangoko Azokaren Sormen Beka irabazi zuen. Matxalen de Pedrok eta Jon Ander Urrestik zuzendu dute lana, beraiek, Nerea Ibarzabal bertsolari eta idazleak eta Beñat Urrutiak zortzi eskutara idatzitako testu batean oinarrituta, eta Urresti eta Urrutia bera arduratzen dira testuok agertoki gainean mamitzeaz, gorpuzteaz. 

Urrestik azaldu duenez, antzezlan berri honen helburua eukaliptoaren errelatoa kontatzea izango da "Zerbaitek esaten dit baduela zer esan gutaz. Azken finean gure paisaiaren parte da. Eta hau bilatzeko bide eta forma eszenikoa erabiliko da, antzerkitik eta dantzatik gertu kokatu nahi dudan poetika batean". Antzezlan berri hoen protagonista, beraz, eukaliptoak izango dira: "Eukaliptoa aitzakia hartuta, gure lurren eta bizitzen kudeaketari buruz hausnartu nahi da, zalantzak sortu, nire ustez hau baita artearen funtzioa. Gure inguruarekin erlazionatzeko dugun moduak gure izaeraz, gure garaiaz, gure joerez eta gatazkez hitz egiten duelako".

Bermeotarraren ustez, "periferiako gai eta zalantzak plazan jarri nahi ditut, euren garrantzia politiko eta urgentziaz hausnartzeko asmoz. Beti ere hurbilketa garaikide batekin".

Jon Ander Urresti (1992, Bermeo) Dantzerti Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskolan graduatua da eta hainbat antzerki-taldetan ibili da aktore lanetan. "Tribiz, baserri galdue" gradu amaierako lana antzezlan bihurtu zuen, eta bertan bere familiaren baserri eroriaren inguruko kontakizunak bildu zituen. "Horman Poster" kolektiboko kide da eta "Antigone edo ezetzaren beharra" antzezlanarekin 2022ko Donostia Saria irabazi zuten.

  • Testuak: Nerea Ibarzabal, Jon Ander Urresti, Matxalen de Pedro eta Beñat Urrutia.
  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Matxalen de Pedro eta Jon Ander Urresti.
  • Interpreteak: Jon Ander Urresti eta Beñat Urrutia.

teatro

ITZULERA

Ainara Gurrutxaga, Miren Alcalá, eta Urko Redondo, Dejabu konpainiako kideak eta sormen krisian daudenak, Mexikora joango dira dokumental bat grabatzera. Ezusteko gertakari batek zeharo aldatuko du bidaiaren norabidea ordea. Zein da bizitzaren benetako funtsa? Nola topatu norbere bidea? Lehenetsi al daiteke zaintza bizi garen sistema honetan? Zer paper du horretan komunitateak? Ba al du zentzurik sorkuntzak/artea egiteak estintzioruntz doan mundu honetan? Ba al dago esperantzarik? Abentura profesional eta pertsonal honetan planteatzen diren gaietako batzuk baino ez dira.

teatro

MIÑAN

Ibrahimaren istorioak primeran laburbiltzen du
migratzaileen odisea»
Amets Arzallus

Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko.
Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da antzezlan hau, hark ahoz kontatua, Amets Arzallusek idatziz jasoa, eta Artedramak antzerkira egokitua.